2005. urtean, EITBko Euskal Kanturik Onena saioa egiten ari ginela, ordurarte Oskorri talde ezagunak egiten zuen Gabon Gaueko saio berezia egiteko enkargua jaso genuen. Ordutik hona urtero, kale egin gabe, Euskal Herriko hainbat eta hainbat pertsonai ezagun kantuan jarri, grabatu eta, ahal den moduan, laguntzea izan da nire lana azaroa eta abenduaren zati handi batean. Azkeneko urteetan, Gabonetako beste saio berezietan ere lan egiteko aukera izan dut. Adibidez, iaz "Herri Txiki Kantari 2018", " Se acabó 2018" eta "Go!azen 2019" saioetan.
Eta oraingoan ere bide horretatik goaz, beraz, berotu ahotsak aurtengo gabonetan ETB-n kantua eta musika ez baita faltako.
Comments