Badatoz Irurako San Mielak eta aurten ere bertan izango gara, irailak 21ean eta urriak 7an.
Hemen duzue egitarau osoa:
Irailak 21, ostirala
18:30: Agurra, txupinazoa eta herensugearen jaitsiera plazan 19:00: Kalejira buruhandiekin eta erraldoiekin eta Loatzo Musika Eskolako musikariekin 21:00: Barrikotea. Jan-ontziak eta mahai-tresnak norberak eraman behar ditu, kuadrilla bakoitzak bere mahaia jarri behar du eta afalostean mahaiak bildu behar dira Ondoren, Erromeria.com taldearen emanaldia plazan
Irailak 22, larunbata
09:00: Gazte-festsaren hasiera, plazan 11:00: Molto Grand Prix lasterketak, haur txikientzat (2012-2016), plazan 11:30: Patata-tortilla lehiaketa 7 urtetik aurrerakoentzat, plazan. Parte hartzeko arauak:
Liburutegian izena eman behar da irailaren 10etik aurrera su txikia erreserbatzeko.
Osagaiak eta tresneria norberak ekarri behar ditu.
2008/2011 urteen artean jaiotakoak binaka, heldu baten laguntzarekin parte hartu dezakete.
2005/2007 urteen artean jaiotakoak hirunaka, helduen laguntzarik gabe.
Egunean bertan plazan izena ematen dutenek sua ere beraiek ekarri beharko dute.
Guztientzako sariak egongo dira. Tortillak egile eta ikusleek dastatuko dituzte.
13:00: Gazten dantza-soka plazan 14:00: Haurren bazkaria, pirataz jantzita. Beharrezkoa da udaletxeko kultura bulegoan izena ematea, irailaren 19ra arte. 14:30: Gazteen bazkaria Share Elkartean 15:00: Altxorraren bila jokoa ume-festakoentzat. Beharrezkoa da izena ematea bazkarirako izena ematerakoan 17:00: Zumba saioak, Zumba Lokurako kideek gidatuak, Garbitegiko plazan 18:00: Poteo musikatua gazte festako taldearekin 21:00: Gazteen afaria plazan 23:15: Kontzertuak: ETS (En Tol Sarmiento), Koban eta DJ BULL.
Irailak 23, igandea
11:00-13:00 eta 15:30-18:30: Haur parkea, Garbitegi ondoko plazan 17:00: Xare partida Trinketean: Irurako beteranoen eta gazteen arteko lehia 18:30: Bertso-saioa elizan. Bertsolariak: Aitor Mendiluze, Oihana Iguaran, Unai Iturriaga eta Uxue Alberdi. Gai-jartzailea: Amaia Agirre
Irailaren 28a - Ostirala
18:30: Kalejira, Buruhandi eta erraldoiekin, Loatzo Musika Eskolako txistulariek eta trikitilariek lagunduta. Ondoren, txistor-jatea Share Elkartean. 22:30: Play back jaialdia plazan
Irailak 29, larunbata. San Migel eguna
09:00: Diana txistulariekin 11:00: Meza nagusia. Ondoren, Irurako Lats dantza-taldearen emanaldia eta hamaiketako herrikoia San Migel Plazan. 18:00: ‘Chef nature’ haur-ikuskizuna Markeliñe taldearen eskutik, plazan 19:00: Poteo musikatua 21:00. Herri-afaria.
Helduen menua: 22 € · Haurren menua: 11 € · Langabetuak, ikasleek eta jubilatuek: 17 € Oharra: afarirako txartelak salgai udaletxeko harreran eta kultura bulegoan (goizez), eta trinketean (goiz eta arratsaldez) irailaren 22a arte. Afal-ostean afaltiarrek jaso beharko dituzte mahaiak eta aulkiak.
22:30: Dantza latino saioak, Atxupi plazan, Irura Kafetegiak antolatuta. 23:30: Gau-dantzaldia, Laket taldearekin.
Irailak 30, igandea
11:00: Marrazki-lehiaketa Ondoren buruhandi txikiak plazan 18:30: Sagardo dastaketa 20:00: Eguzki Goxo abesbatzaren emanaldia. Ondoren, herensugearen erretzea.
Urriak 7, igandea
12:00: Meza nagusia 14:00: Bazkaria, jubilatu eta pentsiodunentzat, Aizpurua Jatetxean. Jubilatuen elkartean eman beharko da izena, 12 euro ordaintzearekin batera. Ondoren, musika dantzagarria Joxe Mendizabalen eskutik