Urtero lez, ekainaren 25ean Ea-ko haurrekin hitzordua izan nuen. Bazirudien euriak jaia zapuztuko zuela, baina azkenean ez zen horrelakorik gertatu. "Euritan dantzan" kantuarekin uxatu genuen xirimiria. Haurrak eta gurasoak gustura eta baita neu ere, noski, dagoeneko etxean bezala sentitzen bainaiz.
Eta urrengoa uztailak 9an, frontoian, Guraso Elkarteak antolatuta. Bertan ikusiko gara!