Ekainaren 23an, barikuan, Doniene egunaren bezperan, tradiziozko sua izango dugu Arestui futbol zelaiaren alboan.
Horretarako, Urkitza eskolako ikasleen gurasoek, Alaitasuna pilota taldeak eta Bakioko Txistulariek, Bakioko Udalaren laguntzaz, honako programa prestatu dute Tabernalden:
18:30 Umeentzako jolasak 19:00 Herriko taldeen desafioa 21:00 Sua piztea, sardinen dastaketa eta erromeria